
Guri buruz
Bizikidetun haur eta gazteen bizikidetza, berdintasuna eta garapen pertsonala sustatzen duten hezkuntza- eta komunitate-prozesuak laguntzen ditugu.
Pertsonengan oinarrituko ikuspegi inklusibo eta feminista batetik lan egiten dugu, udalekin, ikastetxeekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan, espazio seguruak, parte-hartzaileak eta hazteko aukerak sortzeko.
Gure taldeak esperientzia, profesionaltasuna eta konpromiso soziala uztartzen ditu, balioz betetako ingurune sortzaileak eta seguruak sortuz. Elkar zaintzea, parte-hartze aktiboa eta berdintasunean heztea dira gure proiektu guztien zutabeak.


